Udalaren beka sistema jasoko dute aurten ere AEK-ko ikasleek

Hilaren 29an bukatuko da matrikulazio garaia

Euskara ikasi edo hobetzera animatu nahi dituzte oiartzuarrak Udalaren izenean Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta  Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta, Intxixu AEK euskaltegiko Saioa Ballesteros zuzendariak. Aurten ere, Udalaren beka-sistemaren onuradun izango dira Oiartzungo AEK-ko ikasleak.

Euskara ikasteko maila ezberdinak eskaintzen dira herriko euskaltegi homologatuab: batzuk euskaltegiko ohiko eskaintzaren baitan (urrats ezberdinak, EGA eta hizkuntza profilak ateratzeko klaseak) edota Oarsoaldeko Euskara Sailarekin eta Udalarekin elkarlanean martxan jartzen diren egitasmoak (AISA etorriberrientzako; ostalari eta merkatariak bezeroekin euskaraz aritzeko oinarrizko ikastaroa...).

Gastuen %70 arteko laguntza

Ikasturte hasieran, matrikularen erdia ordainduko die ikasleei Udalak eta ikasturte bukaeran, baldintzak betetzen dituzten ikasleen matrikularen %70 arte bere gain hartuko du.

Hilaren 29a arte dago izen-emateko epea irekita. Euskalduntzean urratsak eman nahi dituzten herritarrak Intxixu AEK-ra hurbildu eta informatzera animatu nahi ditugu, eta herritar euskaldunei, ingurukoak euskara ikasi eta hobetzera animatzera. Euskara ikasteko bekei buruzko informazio ere jasoko dute euskaltegian

INFORMAZIOA:

Euskara Saila:

Helbidea: Aialde kalea 2, beheko solairua. Fermiñene etxea

E-maila: euskara@oiartzun.org

Telefonoa: 943 49 38 42

Intxixu AEK:

Helbidea: Aialde kalea 2, Fermiñene etxea.

Emaila: oiartzun@aek.eus

Telefonoa: 943 49 39 57

Gehigarriak

Udalaren beka sistema jasoko dute aurten ere AEK-ko ikasleek