Manuel Lekuona bibliotekako haurren saila berrantolatuko da

Astebetez, ordutegi eta zerbitzuan eragingo du aldaketak

Manuel Lekuona bibliotekako haurren saila (1. solairua) berrantolatuko da, gune atseginagoa sortzeko. Hori dela eta, hilaren 15etik 21era bibliotekaren zerbitzua eta ordutegia murriztuko dira.

Egun horietan, haurren atala itxita egongo da. Honez gain, ezingo da mailegurik egin. Liburuak eta DVDak kanpoko buzoian entregatzeko aukera izango da, hala ere.

Helduen saila eta ganbarako Ikasle Gelaren gutxieneko ordutegiak 08:00etatik 14:30era izango dira eta beheko aretoa irekita egongo da 09:00etatik 21:00etara, helduen erabilerarako soilik.

Gehigarriak

Manuel Lekuona bibliotekako haurren saila berrantolatuko da