Kirol Sarirako proposamenak egiteko aukera dago

Herrian kirol arloan egindako lana aitortzeko saria banatuko da bigarren aldiz

Kirol Saria banatuko du Udalak bigarren urtez. Kirolaren alde egindako lana, egindako ibilbidea edo lortutako emaitzengatik nabarmendu diren oiartzuarrei aitorpena egiteko saria da. Herritarrek proposamenak egiteko aukera dute gaurtik otsailaren 13a arte.

Bi modu daude proposamenak egiteko: eskolakirola@oiartzun.org-ra idatzita edota www.oiartzun.eus-en. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) aztertuko ditu jasotakoak eta egokiena aukeratuko du. 

Saria Kirol Astearen baitan banatuko da. Aurten, martxoaren 27tik apirilaren 1era izango da.

Iaz, lehenengo aldiz banatu zen saria eta Girizia Elkarteak jaso zuen. Honela, 40 urteko ibilbidean herrian kirol disziplina ezberdinak errotzeko egin duen lana aitortu zitzaion.

Gehigarriak

Kirol Sarirako proposamenak egiteko aukera dago