AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen

Otsailaren 21a arte eman daiteke izena Euskara sailean

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hasatepeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan, udal euskaltegien eta AEK-ren euskaltegiekin elkarlanean.

Norentzat:

Oiartzuna munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta gure herrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrentzat.

Helburua:

Euskal Herria, zehatzago, Oarsoaldera eta Oiartzuna, etorri berri diren herritarrek euskaranzko lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango dira:

Oiartzunen, Intxixu AEK euskaltegian. Euskaltegiko irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegian emango direnik esan nahi. Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena:

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak martxoaren 1etik ekainaren 30era bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan.

Ikastaroaren modulazioak eta orduegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela, taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukeran izango dituzte, asteko bi orduko bi saio egitea, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioa egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua:

Epe-muga otsailaren 21 arte. Udaleko Euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du (Fermiñene etxea, Aialde, 3. Telefonoa: 943 49 38 42).

Matrikularen prezioa:

Matrikularen prezioa 5 €koa izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu. 

Ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute. 

Gehigarriak

AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oiartzunen