Kontxa Murgia omentzeko poesia-errezitaldia, dokumentala eta lore-eskaintza

Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok aurten ere elkarrekin omenduko dute Murgia zena

Aurten ere Oiartzungo Udalak eta Pasaiako Fato Cultural Daniel Castelaok bat egin dute Kontxa Murgia Egaña zena omentzeko. Otsailaren 2tik 4ra, Euskal Herria eta Galiziaren arteko loturan hain nabarmena izan zen Murgia oiartzuarra gogora ekarriko da zenbait ekintzaren bidez.

Besteak beste, Murgiaren erraina izan zen Rosalia de Castro poetaren zenbait poesia errezitatuko ditu Xose Estevezek. Emanaldi berean, Antton Kazabonek bere lan batzuk irakurriko ditu. Saio honetan Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar Ibargain Musika Eskolako musikariek ere parte hartuko dute.

Davide Cabaleiro zuzendariak Galiziatik Euskal Herrirako immigrazioari buruz lantzen ari den Euskal Herria: sitio distinto dokumentala aurkeztuko du, baita ere. Cabaleirorekin batera, Ainhoa Aranburu ilusionistak parte hartuko du aurkezpen honetan.

Bukatzeko, ohiko lore-eskaintza instituzionala ere egingo da, Josune Cousillas Kultura zinegotziaren eta Xose Estevezen hitzartzeekin. Lartaungo txistulariek eta Trisqueleko gaitajoleek ere parte hartuko dute ekitaldi honetan.

EGITARAUA:

Otsailak 2, osteguna: Poesia errezitaldi musikatua (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan).

Otsailak 3, ostirala: Euskal Herria: sitio distinto dokumentalaren aurkezpena (udaletxeko areto nagusian, 20:30ean).

Otsailak 4, larunbata: Kontxa Murgia Egañari omenaldia eta lore-eskaintza (Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan).

Gehigarriak

Kontxa Murgia omentzeko poesia-errezitaldia, dokumentala eta lore-eskaintza