Asteazkenean, urtarrileko ohiko udalbatzarra

11 puntuko gai-zerrenda landuko da

2017ko lehenengo udalbatzarra izango da asteazkenean, hilak 25, 19:00etan.

11 puntuko gai-zerrenda landuko da. Hauxe:

1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.

2) Oiartzun Irratiaren 2017ko funtzionamendurako eta inbertsioetarako Udala eta Hitz Hots Elkartearen arteko hitzarmena.

3) 2017-2020 bitartean hainbat egitasmo gauzatzeko, Udala eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearen arteko hitzarmena.

4) Margosoro akademian 2016-2017 ikasturtean margo-ikasketak egiten ditutzen Oiartzungo ikasleek jasoko dituzten bekak arautzen dituen oinarriak onartzea.

5) Soinuenea Fundazioari 2017 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena egitea, lau ordainketen epeak onartzea eta lehen zatia ordaintzea.

6) Luberri Ikasgune Geologikoa Fundazioari 2017 urteko ekarpen ekonomikoa egiteko gastu-onarpena egitea, lau ordainketen epeak onartzea eta lehen zatia ordaintzea.

7) Arraztalo Elkarteari 2017. urteko diru-laguntza.

8) Aurreko ekitaldietako hainbat zergen ordainagiriak baliogabetzea.

9) Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.

10) Beste organoen jardueraren jarraipena.

11) Eskari-galderak.

Gai zerrendatik kanpo, beste bi gai landuko dira:

1) 2014-17 ikastuteko hitzarmenaren baitan, Haurtzaro Ikastolari 2017ko diru-laguntza.

2) Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari ekarpena.