Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa irekita dago

Astelehenean 2015ean jaiotako haurren gurasoentzako bilera eta ate irekiak izango dira

Datorren astelehenean (hilak 23), Urmendi Haur Eskolaren aurkezpen bilera eta ate irekiak izango dira 2015ean jaiotako haurren gurasoentzat. Saioa Haurtzaro ikastolako jantokian izango da, 17:00etan.

Otsailean eta martxoan, 2016an jaiotakoen eta 2017an jaiotako edo jaioko diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilerak eta ate irekiak izango dira.

Adin-tarte guztietarako (2 urtekoak, Ertainak eta Sehaskak) aurrematrikulazioa irekita dago apirilaren 28a arte (2017ko azaroan edo abenduan jaioko diren haurrak ekaina bukeran matrikulatzeko aukera izango da). Harremanetarako zenbakia 943 26 00 86 da.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa irekita dago