Hiru urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra

Umeen heziketan sortzen diren zalantzak partekatzeko gunea izango da

0-3 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra antolatu du Gizarte-Ongizate sailak datorren asterako (hilak 22, asteartea, 17:15ean Manuel Lekuona bibliotekan), umeen heziketan sortzen diren zalantzak partekatzeko eta argibide batzuk eskaini asmoz.

Haur baten jaiotzak eragiten dituen aldaketei egokitzea ez dela beti erraza izaten kontuan hartuta, gurasoek mugak eta arauen inguruan izaten dituzten zalantzak eta bizitzen dituzten egoerak elkarren artean partekatzeko aukera izango dute.

Gehigarriak

Hiru urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako hausnarketa tailerra