Merkataritza ttikia suspertzeko lan-ildoak proposatzeko foro irekia egingo da datorren asteazkenean

Manuel Lekuona bibliotekan, 20etan

Herriko merkataritza ttikia suspertzeko egitasmoaren baitan, ekintza plana definitzeko foro irekia izango da datorren asteazkenean (hilak 9), Maunel Lekuona bibliotekan, 20:00etan.

Gehienez ordu eta erdiko iraupena izango duen saiora merkatariez gain herritarrak ere gonbidatuak daude. Merkataritza ttikia suspertzeko ezinbestekoa baita merkatari zein kontsumitzaileen indarrak batzea.

Epe ertainera begira, merkataritza suspertzeko lan-ildoak zehaztea da asteazkeneko foroaren helburua. Horretarako, ekarpenak jaso eta lehenestea izango da helburua.

Gehigarriak

Merkataritza ttikia suspertzeko lan-ildoak proposatzeko foro irekia egingo da datorren asteazkenean