Herriko merkataritza ttikia suspertze bidean: Mapeo kolektiboaren kronika

Oiartzunen merkataritza ttikia indartzeko prozesuaren baitan, mapeo kolektiboa gauzatu genuen aurreko larunbatean. Arratsaldeko 16etan jarri genuen hitzordua, Doneztebe plazan.

Bertaratu ginen merkatari eta herritarren artean, egungo merkataritza eta herriaren egoeraren inguruan jardun ginen. Inpresioak zehaztu, posibito eta negatibo bezala klasifikatu eta Oiartzungo mapen gainean kokatu genituen.

Gauza asko agertu baziren ere, horrela laburbildu daiteke era sintetiko batean atera zena:

 POSITIBOAKNEGATIBOAK
BARNE JATORRIA

Indarguneak:

- Hurbiltasuna

- Euskaraz atenditzea

- Bertako produktuen eskaintza

- Xorrolan erosketarako saskia

- Beharrezko guztiaz hornitzeko eskaintza

- Konfiantza ematen duten produktuak

- Eskaintza on-line zabaltzeko ohitura

- Promozio bidez eskaintza zabaltzen jarraitzeko borondatea

- Ostalaritzaren kalitate eta funtzionamendua

- Estetika zentroek funtzionatzen dute

- Etxeetarako banaketa komertzio batzuetan

- Zerbitzu on eta pertsonalizatua

- Zerbitzu eta produktu gehienak aukeran daude herriko merkataritzan

 

Ahulguneak:

- Bakoitza bere aldeti doa: kanpaina/proiektu bateratuak egiteko ezintasuna

- Bertako produktuak gutxi publizitatzen dira

- Atentzioa ez da lehen bezain pertsonalizatua

- Komertzioen ikusgarritasuna: kartel txikiegiak eta argirik gabe

- Eskaintza osatzea falta da

- Ordutegi eskaintza eskasa lanean daudenentzat

- Merkatari euskaldun batzuek gaztelerara jotzeko joera

- Dendak ixten doaz jubilazioen ondorioz

- Konpetitibo izateko zailtasunak ditu komertzio ttikiak: dena bakar batek egin beharra askotan eta denbora falta (emakume izanda gehiago, zaintza lanen karga)

 

KANPO JATORRIA

Aukerak:

- Oiartzunen produktu ugari ekoizten dira

- Bizi kalitate ona dago herrian: estres gutxi

- Aparkaleku publikoak

- Elizaldeko plaza oso egokia merkataritza sustatzeko

Mehatxuak:

- Xorrola autobusak lekurik ez poltsak uzteko 

- Lokal garestiak

- Etxe garestiak

- Herri garestia

- Bi oiartzuar mota daude: bertan bizi direnak eta bertan lo besterik egiten ez dutenak

- Jendeak ez daki ze eskaintza dagoen herrian

- Jateko ohiturak aldatu dira

- Gazteentzako eskaintza erakargarririk ez

- Jubilazioak eta errelebo eza

- Etxe huts gehiegi

- Aldapa asko, ez da erosoa

- Plazan bizitza gutxi

- Aparkalekuek ordutegi mugatuegia

- Biztanleria adindu asko

- Zentro komertzialen saturazioa

-Kontsumo ohiturak supermerkatu handietara

(Mapeora hurbildu zen jendearen iritzia dago islatua)

Bide batez, aprobetxatuko dugu bigarren fa hortako zitak gogoratzeko:Honekin, ekintza planari begira beharrezkoa den diagnostikoa osatuko dugu (merkatariei galdetegiak eta herritarrei egindako inkestak oianrri duena), eta hurrengo fasera pasatzeko moduan izango gara: Ekintza Planaren osaketa.

Azaroak 9, 20etan Manuel Lekuona bibliotekan: Ekintza Planaren zehaztapena.

Azaroak 23, 20etan Manuel Lekuona bibliotekan: Antolaketa Eredua.

Mila esker mapeoan parte hartu zenuten guztiei, prozesuan parte hartzen ari zareten guztiei eta eta baita oiartzuar guztiei.

Gehigarriak

Herriko merkataritza ttikia suspertze  bidean: Mapeo kolektiboaren kronika