Herritarren mugikortasun ohiturak ezagutzeko galdetegia martxan jarri du Udalak

www.oiartzun.eus eta Xorrolan eskura daude inkestak

Oiartzuarren mugikortasun ohiturak ezagutzeko galdetegia jarriko du martxan Udalak bihartik (hilak 21) azaroaren 4a arte. www.oiartzun.eus-en digitalki eta Xorrola herri barruko autobusean paperean erantzun ahal izango dira galderak.

Galdetegi motza eta erantzuteko erraza da prestatu dena. Herritarren mugikortasun ohitura orokorrez gain, udal zerbitzuak (Xorrola eta taxibus zerbitzuak) baloratzeko aukera ere emango da.

Herritarren mugikortasun ohiturak ezagutu nahi ditu Udalak mugikortasun arloan aurrera begirako planteamenduak egin ahal izateko.