Eskola Agenda 21ek hondakinen eta elikaduraren arloan jarritako etxekolanen errepasoa egin du Udalak ikasleekin

Ikasturte berriko gaia mugikortasuna izango da

Eskola Agenda 21eko 2016/2017 ikasturteko lehenengo udalbatzarra egin dute Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariek gaur Jexux Leonet alkatearekin eta Ander Santesteban Ingurumen zinegotziarekin.

2015/2016 ikasturtean landu zituzten gaien harira (elikadura eta hondakinak) Udalari egindako eskaeren errepasoa egin dute ikasleek eta Udalak.

Santestebanek ikasleei azaldu die, besteak beste, 2017ko Kirol Astean elikadura osasuntsuaren gaiari tartea egingo zaiola; Altzibarren auzo-konposta bat gehiago jarriko dela azaro bukaeran; Lurbizi egitasmoan Makutsoko baratzeak kudeatuko dituzten Arraztalo eta Elikaren proiektuak aurkeztu ditu; sasoiko barazki eta fruituen berri ematen duen Gaika aplikazioa www.oiartzun.eus-en eskuragarri dagoela kontatu... 

Udala Eskola Agenda 21eko ikasleek jarritako etxekolanak egiten ahalegindu bada ere, Leonetek argi azaldu duenez, "Udalak eta herritarrek elkarlanean lortuko dugu Oiartzungo hobea".

2016/2017ko gaia: mugikortasuna

Ikasturte honetan mugikortasunaren gaia landuko dute herriko hiru ikastetxeetako ikasleek Eskola Agenda 21n baitan.

2016/2017 ikasturte bukaeran, urtean zehar egindako azterketen ondorioak aurkeztu eta gaia hobetzeko proposamenak egingo dizkiete udal ordezkariei.

Gehigarriak

Eskola Agenda 21ek hondakinen eta elikaduraren arloan jarritako etxekolanen errepasoa egin du Udalak ikasleekin