Gaurtik aurrera, etxez etxeko inkestak egingo dira
Oiartzungo Udala gazteen emantzipazioari eta etxebizitza beharrari buruzko azterketa egiten ari da, Aztikerren laguntzarekin. Helburua, herriko gazteek bizi duten egoera datu errealetan ezagutzeaz gain, aurrera begira Udalak etxebizitza politikaren arloan dituen eskumenetan egin ditzakeen pausoak zehazteko bideak argitzea izango da.
Gaurtik aurrera, Aztikerreko lau inkestatzaile lagin zehatzari etxez etxeko inkestak egiten hasiko da. Guztira, 16 eta 35 urte arteko 320 gazte inkestatuko dituzte gaiaren inguruan.
Aurrez, etxebizitzaren eta hirigintzaren arloko adituekin eta emantzipatuta zein emantzipatu gabe bizi diren zenbait gazterekin elkarrizketak egin dituzte.
Azterketa faseko emaitzak aurrera aurkeztuko ditu Udalak, eta abenduan emantzipazioaren inguruko jardunaldiak antolatuko dira.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika