LANIN aurkeztu da, herriko enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko egitasmoa

Datorzen hiru urtetarako estrategia diseinatuko da

Herriko enpresa ertain eta ttikiak (50 langile baino gutxiago dituztenak) euskalduntzeko LANIN egitasmoa aurkeztu zen atzo lan-munduko eta euskalgintzako eragileen aurrean. Aurkezpena Jexux Leonet alkateak; Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak; Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak; Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak eta Mikel Urdangarin, Ahizeko aholkulariak egin zuten.

Oiartzunen tamaina horretako 500 enpresa daude eta 3.000 lagunek egiten dute lan hauetan. Euskararen erabileran aurrera egiteko beharrak aztertu eta Udalak eman dezakeen zerbitzua diseinatzea da LANIN-en helburua, Udala, lan-mundua eta euskalgintzaren arteko elkarlanean, langune bat sortuz. Atzo, horietako 29 ordezkari elkartuziren aurkezpenean, enpresen euskalduntzearekiko interesa badagoenaren seinale.

Urria bitarte, bilera ireki eta espezifikoak

LANIN egitasmoa maiatzetik urria bitartean garatuko da. Bukaera urriaren 27an izango du. Orduan, emaitzen berri emango da eta datozen hiru urtetarako diseinatuko den estrategia azalduko da.

Bitarte horretan, Oiartuzngo lan munduaren inguruko informazioa jaso; lan esparruaren eta herriaren arteko lotura egin; lan-ildoa bideratzeko eta indartzeko proposamenak bideratu eta, lan-mundua eta euskara elkartzeko erreferentzialtasuna landuko dira.

Languneak hiru bilera ireki egingo ditu (ekainaren 30ean, uztailaren 14an eta urriaren 6an, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 19:00etan) eta enpresentzako, hiru bilera espezifiko (ekainaren 14an Niessenen 12:00etan; 15ean Luberrin, 19:00etan eta 16an Carrefourren, 19:00etan).

Honez gain, galdetegia pasatu eta bisitak egingo dira enpresen lagin guztitik aukeratutako batzuetan. 

 

Gehigarriak

LANIN  aurkeztu da, herriko enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko egitasmoa