Skate parkaren erabilera eta dinamizazioa adosteko bilera irekia

Lanak aste honetan bukatuko dira

Gaetxe ondoko skate parkaren lanak aste honetan bukatuko dira. Beraz, Udalak erabiltzaileekin elkartu nahi du aurrerantzeko pautak eta egitekoak zehazteko: erabilera arauak, inaugurazioa, jarduerak, ikastaroak...

Saioa irekia izango da eta skapte parka eraikitzeko prozesuan parte hartu zutenez gain, interesan duen guztiaren parte-hartzea ongietorria izango da. 

Bilera datorren asteartean (hilak 24) izango da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 19:00etan.

Gehigarriak

Skate parkaren erabilera eta dinamizazioa adosteko bilera irekia