Joxe Iriarte `Bikila'-ren 'Kamaradak' izango da hizpide
Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldeak ekainean saio ireki eta berezia egingo du, ikasturteari bukaera emateko.
Joxe Iriarte Bikila herrikidearen Kamaradak liburua irakurri eta ekainaren 14an (20:00etan), Fermiñenen elkartuko dira idazlea bertan dela, Bikilarekin inpresioak trukatzeko eta liburuari buruz nahi dena galdetzeko.
Irakurketa Taldearen saioa irekia izango da, beraz, nahi duen guztia dago gonbidatua Kamaradak irakurtzera eta idazlearekin egingo den solasaldian parte hartzera.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika