Txaran duen lur eremu bat desjabetu eta kalte ordainak ordainduko dizkio Udalak jabeari

Enpresak 12.000 m2 desjabetzeko eskatu bazuen ere, 6.000 dira bere jabetzakoak

Orio Txoko Txiki SL higiezinen agentziak Txarako parkean duen lur-eremu bat desjabetu eta horregatik indeminzatuko du Udalak, jabe partikularraren erreklamazioa erantzunez. Erreklamazioak erantzuteko epe administratiboak direla eta, gai hau urgentziaz landu da gaur, ezohiko udalbatzarrean.

Orio Txoko Txiki SLk Txara parke inguruko bi eremutan 12.000 m2 desjabetu eta horiengatik kalte-ordaina eskatu zion Udalari, Arau Subsidiarioetan eremu horiek sistema orokorreko izendatu zirelako, ekipamendu publikoentzat. Orain lur horietan hirigintzako interesik ez duenez, jabeak nahitaezko desjabetze legea aplikatzeko eskatu dezake kalte-ordainak jasotzeko, eta hori egin du kasu honetan enpresak.

Udalak 1992tik datozten akordioak eta planoak aztertu ondoren, Orio Txoko Txiki SLren jabetzakoak 6.167 m2 direla egiaztatu du.

Gaurko ezohiko udalbatzarrean, 6.167 m2 horiek desjabetu eta jabeari kalte-ordaina ordaintzea onartu da ahobatez, EH Bildu eta EAJko zinegotzien adostasunarekin. 

Gehigarriak

Txaran duen lur eremu bat desjabetu eta kalte ordainak ordainduko dizkio Udalak jabeari