Luzera begirako Larre Plana diseinatzeko mahaia osatu da ganaduzaleekin
Oiartzungo mendi publikoak garbitu eta mantentzeko Larre Plana diseinatuko dute Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta abeltzain erabiltzaileek. Lehenengo urrats gisa, aurten mendi puska bat garbituko da. Aurreko larunbatean, proposamena aurkeztu zitzaien Oiartzungo mendi publikoetan abereak dituzten abeltzainei.
Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia herri-lurrak diren mendien kudeaketaren inguruko adostasunera iritsi dira. Honela, lehen urrats gisa erakunde bakoitzak 30.000 € jarriko ditu 2016an garbitzeko. Aurten, Bianditz eta Zaria arteko eremua garbituko da; orain arte egin diren bileren eta bisiten ondorioz hartu da erabaki hau.
Luzera begirako plangintza
Elkarlanaren helburua luzera begirako plangintza zehaztea da: datozen urteetan mantenu lanak egin eta eremu gehiago garbitzen joatea da asmoa.
Larre Plan horren diseinua egiteko, ezinbestekoa da erabiltzaileekin elkarlanean aritzea. Horregatik, Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteak Udalarekin eta Aldundiarekin jarduteko sei ordezkari izendatu ditu.
Herriko 75 ganaduzale inguruk dituzten euren hazienak udal mendi-lurretan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika