Martxoko ohiko udalbatzarra, datorren asteazkenean

18 puntuko gai zerrenda landuko da

Datorren asteazkenean, hilak 23, martxoko ohiko udalbatzarra izango da. 

Hau da landuko den gai-zerrenda:

1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.

2) Oarsoaldea eskualdeko Pikoketa Errepublikaren Aldeko Elkarteak aurkeztutako mozioa.

3) 2015 urteko aurrekontuaren likidazioa.

4) Artxibozainaren proposamenez ekonomia saileko zenbait dokumentazio xahutu eta suntsitzea.

5) Arraztalo elkartearen 2016ko dirulaguntza eskaera.

6) Killirikupe Taldeari Iturriotz auzoko dorretxean lokala uzteko hitzarmena.

7) Arraztalo Elkarteari landa lurrean bi lur-zatiren alokairu kontratua luzatzeko proposamena.

8) Arragua auzoan lurzoru publiko bat desafektatzeko proposamena.

9) San Markos Mankomunitatea 2014ko aurrekontuaren aurkako auzian Kasazio Helegitean bertaratzea.

10) Oiartzungo Bake Epailea izendatzeko proposamena.

11) Udaletxeko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.

12) Fermiñene eraikineko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.

13) Ibarburuene eraikineko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.

14) Kulturetxeko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2015. urteko txostena.

15) Aurreko urteetako hainbat isun anulatzeko proposamena.

16) Zinegotzi eta udal talde politikoen ordainsariaren aldaketa.

17) Beste organoen jardueraren jarraipena.

18) Eskari-galderak.