Oiartzun 2016 urtekarirako lanak jasotzen hasiko da Kultura saila

Maiatzaren 1a izango da epemuga

Oiartzun 2016 urtekaria prestatzeko lanean hasi da Urtekari Batzordea. Hori dela eta, urtekarian zerbait argitaratu nahi duten elkarte, eragile eta herritarrei jakinarazi nahi zaie maiatzaren 1a arteko epea izango dutela beren lanak aurkezteko.

Idazlanak Kultura Sailean (Manuel Lekuona bibliotekan) aurkeztu daitezke paperean edo gailu elektronikoren batean, edota e-mailez (kultura@oiartzun.org). Idazlan bakoitzak gehienez bi argazki izan ditzake eta entrea epea zorrotz errespetatuko da.

Ohi bezala, xanistebanen bezperan argitaratuko da azken urtean herrian izan diren kultur, kirol eta gizarte arloko gertakariak bilduko dituen aldizkaria.

Gehigarriak

Oiartzun 2016 urtekarirako lanak jasotzen hasiko da Kultura saila