Hilaren 28rako eskaintza berezia prestatu da
Euskal Herrian eguraldiaren menpe egon ohi gara asteburuan edo jai egunetan planak egin ahal izateko. Hala baina, Arditurriko meategia ezagutzeko ez dugu horren beharrik, mendiaren barnealdean murgiltzea delako helburua.
Horrexegatik, Aste Santu honetan aukera bikaina duzue meategi honek duen xarma ezagutzeko, askotan uste baita meategiak leku ilun, itsusi eta kaotikoak direla, baina Arditurriko barnealdea ikustean ideia berri batekin aterako zarete. Bertako ondarea hurbiletik ezagutu nahi baduzue, etorri zaitezte oinez, bizikletaz, kotxez ala Oiartzungo plazatik irteten den tren berdean (aurre-erreserba bidez). Hona hemen ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00
Larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-18:00
Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
PREZIOAK:
Trena + Oinarrizko bisita: 5 €
Trena + Oinarrizko bisita (<5 urte): 3 €
Trena + Sakoneko bisita: 6 €
Martxoak 28, astelehena
Aurten eskaintza berri bat dugu Aste Santurako: martxoaren 28an, astelehena, trenarekin batera Arditurrira hurbildu eta meategiak ikusi ahal izango dituzue prezio berezian.
Trena Pagoaldea poligonotik abiatuko da Arditurriraino, bidean Aiako Harriko Natura Parkean murgiltzeko aukera izango duzuelarik. Hautatzen duzuen bisitaren arabera tren ordutegi bat dagokizue.
Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko:
943 49 45 21/943 49 50 49
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org
www.gipuzkoamendizmendi.net
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika