Euskararen arnasguneei buruz hausnartzeko, erakusketa eta tailerra

Euskararen erabilerari buruzko kontzientzia pizteko jarduerak dira

Euskararen arnasguneei buruzko erakusketa eta tailerra antolatu dituzte Udalak, UEMAk eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak.

Arnasguneak euskara nagusi diren eremuak dira. Oiartzun euskara nagusi den herrietako bat da. Hizkuntza batek, garatu eta biziko bada, nagusi den eremu hauek nahitaezkoak ditu.

Antolatu diren ekimenen helburua herritarrak arnasguneek euskararen biziraupenean eta normalizazioan duten garrantziaz jabetzea eta zaintzeko aktibatzea dira. 

Azken urteetan gune geografiko euskaldunetan detektatu den lasaitze eta kontzientziazio faltak sortutako kezkak eraman ditu Udala eta herriko euskalgintza jarduera hauek antolatzera.

Izan ere, datuek argi erakutsi dute: Oiartzungo herritarrak euskaldunak izan arren (%85ak daki euskara), herrian gure hizkuntzaren erabilera jasiten ari da.

Erakusketa, udalerri euskaldunen errealitatea ezagutzeko

Antolatutako ekiementako bat erakusketa da. Gaurtik (hilak 7) 18ra egongo da ikusgai, udaletxeko areto nagusian. Aste honetan (11 arte) goiez (09:00-14:00) eta datorren astean, goiz eta arratsaldez (09:00-14:00 eta 17:00-20:00).

Erakusketa 13 panelek osatzen dute. Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa eta ezaugarri sozioekonomikoak jasotzen dira informazio horietan, baita arnasguneei buruzko azalpenak eta euskararekiko mezu positiboak ere.

Tailerra, herriko egoeraz hausnartzeko

Bigarren jarduera arnasguneei buruzko tailerra izango da. Saioa hilaren 17an (osteguna) izango da, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Bi orduko iraupena izango du, UEMAko kide batek gidatuta. Era dinamikoan, arnasguneei buruz eta batez ere, Oiartzunen euskarak duen egoerari buruz hausnartzea izango da helburua.

Tailerra irekia da, interesa duen guztiarentzat.

Gehigarriak

Euskararen arnasguneei buruz hausnartzeko, erakusketa eta tailerra

Fitxategiak