AISA: Herritar etorriberrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

Oiartzunen, Intxixu AEKn izango da ikastaroa

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorriberrientzako hastepeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu hau herrietan, udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean.

Norentzat:

Oiartzunera, Errenteriara, Lezora eta Pasaiara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik goitiko herritarrentzat.

Helburua:

Euskal Herrira, zehatzago, Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek euskarara lehen hurbilpena egitea. Gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea.

Eskolak non emango dira:

Gure kasuan, Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian. Euskaltegi horretako irakasleek emango dituzte eskolak baina horrek ez du nahitaez eskolak euskaltegian emango direnik esan nahi. Eskolak emateko lekua moldatu ahal izango da, beraz, ikasleek nahi luketen beste egoitzaren batera ere.

Ikastaroaren iraupena:

Ikastaroa 60 ordukoa izango da eta eskolak martxoaren 1etik ekainaren 23ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan.

Ikastaroaren modulazioak eta ordutegia ikasleek aukeratu/erabakiko dute, ahal dela, izena emateko orduan edota, bestela taldekatzeko deia egiten zaienean. Asteko egunak aukeran izango dituzte, asteko bi orduko bi saio egiteko, baita, nahi izatera, larunbat goizetan lau orduko saioa egiteko aukera ere.

Matrikulatzeko epea eta modua:

Otsailaren 15etik 29ra (biak barne). Udalaren Euskara zerbitzuan:

943 49 38 41 (Fermiñene etxea. Aialde, 3)

Matrikularen prezioa: 

Matrikularen prezioa 5 € izango da. Matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetu.

Ikasturte bukaeran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dute.

Haurtzaindegi zerbitzua:

 AISA ikastaroetan parte hartuko duten gurasoentzako eskola orduetan doako haurtzaindegi zerbitzua eskaintzeko aukera aztertuko da kasu bakoitzean.