Lau saio izango dira
Pello Añorgak 0 eta 7 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako ipuin tailerra emango du, bigarrenez ikasturte honetan. Aurreko saioak izandako arrakasta kontuan hartuta antolatu da bigarren txanda hau.
Tailerrak bi helburu nagusi ditu: batetik, haurrei ipuinak nola kontatu teknika batzuk eskaintzea eta bestetik, etxean ipuin txoko bat nola antolatu irizpideak ematea.
Otsailean lau saio emango ditu Añorgak (hilaren 16, 17, 23 eta 24 astearte eta asteazkenetan), 17:30etik 19:00etara. Taldea gehienez 20 lagunekoa izango da, eta aurreko tailerrean lekurik gabe geratu ziren interesatuekin osatu da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika