Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritan euskararen erabilera aregatozeko egitasmoari esker, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu merkatari eta ostalariei. Zerbitzu horietatik gehienak doakoak dira, eta horiek gogorarazteko gutunak bidali ditugu Oiartzungo establezimenduetara. Ttur- Ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta Udalaren arteko hitzarmenari esker gauzatzen da egitasmo hori.
Merkatari eta ostalariak euren zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi ditugu. Batetik, belaunaldi berriak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datozelako eta bestetik, euskara establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua delako, besteak beste, bezeroekiko errespetua erakusten duelako.
Merkatariak animatzeaz gain, herritarrei, bezeroei, laguntza eskatu nahi diegu. Konturatzen badira merkatari edo ostalariren batek zerbitzua euskaraz eskaintzeko hutsuneren bat duela, Ttur-Tturrek eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko eskatu nahi diegu, edo gurekin harremanetan jartzeko gonbita egin diezaiotela.
Honako baliabide hauek dituzte eskura herriko merkatari eta ostalariek:
- Itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua: Testuen zuzenketa eta itzulpena koloretako paper diseinatuetan maketatuta.
- Informazio oharrak: Establezimenduaren atean jartzeko oharrak: "Zabalik-itxita", "oraintxe nator"; txartelak: "merkealdia", "eskaintzak", "lehen/orain" (bi prezioak jartzeko); eranskailuak: "hemen euskaraz egin dezakezu", "jatetxe honetan menua euskaraz"; talonarioak: fakturak, entrega agiriak, baleak eta ordainagiriak.
- Euskara Eskolak: Merkatariei eta ostalariei zuzenduriko ikastaroak.
- Diru-laguntzak: Establezimenduaren errotuluak euskaraz jartzeko, poltsak euskaraz jartzeko, euskara ikasteko.
Merkatari edo ostalariren batek zerbitzuaren eskaintza postaz jaso ez badu edo zerbitzua erabili nahi badu, gurekin harremanetan jartzeko aukera du:
Aurrez aurre: Fermiñene etxea, Aialde kalea 2, 1. solairua
Telefonoz: 943 26 01 82
E-postaz: merkatariostalari@tturttur.eus
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika