Kontxa Murgia omentzeko elkartu dira Udala eta inguruko galiziarrak

Hitzaldi bat eta poesia-errezitaldi musikatua ere izango dira

Urteroko moduan, Kontxa Murgia Egaña omentzeko elkartu dira Oiartzungo Udala eta Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelao.

Maunel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria eta Academia Galegoko sortzaile izan zenaren ama gogora ekarriko dugu bere jaioterrian.

Historia eta literaturarentzako tartea

Aurten, bi erakunde antolatzaileek parte hartuko duten ekitaldi ofizialaz aparte (hilaren 20an, 12:00etan), Galiziako historiak eta literaturak ere izango du tokia egitarauan.

Xose Estevez historialariak Manuel Maria Martinez Murgiak Euskal Herriarekin izan zuen harremanari buruzko hitzaldia emango du hilaren 18an, osteguna, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Biharamunean (hilak 19, ostirala, 19:00etan), berriz, literaturaren txanda izango da. Galiziako eta Euskal Herriko poeten (Martinez berarenak eta Joseba Sarrionandiarenak) irakurraldia egingo dute Estevezek eta Antton Kazabonek, herriko hiru musikarik lagunduta: Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar.

Gehigarriak

Kontxa Murgia omentzeko elkartu dira Udala eta inguruko galiziarrak