Eskalada Eskolako bigarren txandako izen-ematea irekiko da

Otsailaren 15etik 26ra izango da

Eskalada Eskolako bigarren txandan izena emateko epea irekiko da hilaren 15etik 26ra.

Bost talde eskainiko dira: Haurrak (6-12 urte), Nerabeak (13-17) eta Helduak (18tik goiti). Haurren eta nerabeen kasuan, bi talde izango dira, ordutegi ezberdinetan.

Izen-ematea Elorsoro kiroldegian egin behar da. Han jaso daiteke izen-emate orria, eta bertan entregatu behar da, ordainketa egin ondoren (80 €).

Ikastaroa otsailaren 29an hasiko da, ekainaren 16a bitarte. Entrenatzaile lanetan Aitor Gonzalez eta Aitor Rufo eskalatzaileak ariko dira txanda honetan ere.

Gehigarriak

Eskalada Eskolako bigarren txandako izen-ematea irekiko da