Hizkuntza urraketak salatzeko aplikazio informatikoa da
Oiartzungo Udalak eta herriko euskalgintzak datorren astean egingo den Akuilari tresnaren aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak.
Aurkezpena datorren asteartean (hilak 16) izango da, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Behatokiko Garbiñe Petriatiren eskutik.
Hizkuntza eskubideak defendatzeko aplikazio informatikoa
Akuilari Hizkuntza Eskubideen Behatokiak sortu duen tresna da, hizkuntza eskubideak defendatzeko.
Telefono mugikorretara jaisteko aplikazioa da. Akuilarik aukera ematen du hizkuntza eskubideen urraketak salatzeko, ongi egindakoak txalotzeko edota beste erabiltzaileek jarritakoa partekatzeko sare sozialetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika