Gasteizko hilketa eta eraso matxistak salatzera aterako da Oiartzungo Udala

Oiartzungo deialdia 19:30ean da, plazako Txoko Feministan

Astelehenean, urtarrilak 25, Gazteizen gizon batek leihotik behera bota zuen haurra eta hil egin du. Gertakari larri hau dela eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluarekin eta Pasaiako Emakumeen Mahaiarekin batera, bat egingo dugu Oarsoaldeko mugimendu feministak ostegunerako, hilak 28, deitu dituen deialdiekin eta herritar guztiak deitu nahi ditugu parte hartzera.

Oiartzungo kasuan, 19:30ean izango da plazako Txoko Feministan.

Honen aurrean, adierazi nahi dugu publikoki eta ahobatez emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Bukatzeko, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiko Emakumeen Mahaiak erasotutako emakumeei gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!

Gehigarriak

Gasteizko hilketa eta eraso matxistak salatzera aterako da Oiartzungo Udala