Kirol Saria emango du lehenengoz Udalak, Kirol Astearen baitan

Herritarrek kirolean nabarmendutako oiartzuarrak proposatzeko aukera izango dute otsailaren 11 arte

Oiartzungo Udala Kirol Astea prestatzen ari da, martxoaren hasiera alderako. Astebetez, kirola lehenengo lanora eramatea da aste honen helburua eta urte guztiko entrenamendu saioetan ikusten ez dena herritarrei erakustea.

Kirolaren alde egindako lanarengatik, lortutako emaitzengatik edo egindako ibilbidearengatik nabarmendu diren oiartzuarrak saritea izango da Kirol Astearen helburua.

Herritar guztiek izango dute proposameak egiteko aukera, otsailaren 11 bitartean kirola@oiartzun.org helbidera bidalita edo sarean dagoen formularioa beteta (oiartzun.eus).

Ondoren, Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluko kideek aukeratuko dute saritua. Kirol Aholku Kontseiluan elkartzen dira herrian dauden kirol elkarte gehienak.

Gehigarriak

Kirol Saria emango du lehenengoz Udalak, Kirol Astearen baitan