Eskualdeko lau Udalek ahobatez egin dugu salaketa
Gaurko egunean Errenteriako herritarra den emakume batek bart eraso sexista bat jasan duela salatu du.
Honen aurrean adierazi nahi dugu publikoki eta ahobatez emakumeenganako indarkeriaren aurkako gure jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta horregatik, lanean jarraitu behar dugu erakunde, elkarte eta herritarrek, emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Bukatzeko, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiko Emakumeen Mahaiak erasotutako emakumeari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ!
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika