Atletismo egokitua egiteko margoketak egin dira Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan

Haurtzaro Atletismo Taldearen ekimena izan da

Haurtzaro Atletismo Taldearen ekimenez, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan atletismo egokituko slalom proba egin ahal izateko margoketak egin dira.

Margoketak taldekideek egin dituzte, Federazioko epaile baten laguntzarekin. Slalomean araututako distantziak errespetatuz egin dira margoketak.

Aurrerantzean, taldean atletismo egokitua egiten duen atletak egoki entrenatzeko aukera izango du, eta eskualdean atletismo egokitua egiten duten kirolarientzako ere entrenatzeko aukera paregabea izango da.

Udalak margoketak egiteko baimena eman dio taldeari, izan ere, ikastolako pilotalekuaren eremua publikoa da.

 

 

Gehigarriak

Atletismo egokitua egiteko margoketak egin dira Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan