Neguko merkealdirako materiala doan eskura dezakete Oiartzungo merkatariek

Eskaerak egiteko garaiz dabiltza merkatariak

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, indarrean da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo honen barruan kokatzen da merkealdi garaian merkatariei egiten diegun eskaintza berezia, eta beharrezkoa duten materiala doan eskura dezaketela gogorarazi nahi diegu.

Neguko merkealdia ate-joka dugu. Merkatariek merkealdi garaian idatzizko ohar berriak erakutsi behar izaten dituzte eta hauek euskaraz izateko honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugula gogorazi nahi diegu:

- MERKEALDIA idatzita duten tirak (eskaparatean jartzeko).

- ESKAINTZAK idatzita duten kartelak

- LEHEN/ORAIN txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko).

- Ehunekoen txartelak egiten ditugu: %50, %30...

- Jendaurrean jartzeko edozein ohar euskarara itzultzen edo zuzentzen dugu.

- Baleak egiteko talonarioa.

- Fakturak, albaranak, ordainagiriak egiteko talonarioak.

Merkealdi garaia hurbiltzen denean, merkealdia jarri ohi duten dendei gutuna bidaltzen diegu zerbitzu hauek gogorarazteko eta eskaerak jasotzeko. Aurten ere gutuna bidali diegu. Hala ere, norbaitek gutuna jaso ez badu edo jasota ere, oraindik eskaerarik egin badu, garaiz dabil behar duena eskatzeko.

Zerbitzu hauek guztiak dohainik dira Oiartzungo merkatarientzat, eta merkealdi garaian ez ezik, merkatariek urteko edozein sasoitan egin ditzateke eskaerak.

Eskaerarik egin nahi izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jartzeko honako aukerak hauek dituzte:

Aurrez aurre egoteko: FERMIÑENE ETXEA. Aialde kalea, 2, 1. solairua

Telefonoz: 943 26 01 82

E-postaz: merkatariostalari@tturttur.eus