Sute arriskua ekiditeko, piroteknia ez erabiltzeko aholkua

Azken asteetako lehorteak eragindako sute arriskua dela eta, Oiartzungo Udalak gaur piroteknia (su artifizialak, farolillo hegalariak, petardoak...) ez erabiltzeko aholkatzen du.

Atzo, herrian bertan pairatu genuen lehortearen ondorioa: Sorondon sua piztu zen. Dagoeneko itzalita dago, baina egoeraren larritasuna ikusteko balio du gertatu zenak.

Eskerrik asko oiartzuarron segurtasuna zaintzeagatik.