Oiartzungo gazteen lanek ere izan dute saria Motxian eby lehiaketan

'Braga edo tanga' eta 'Zaldiekin amesten' izan dira saridun nagusiak

Festa giroan bildu ziren Oarsoaldeko gazteak Motxian eby esketx lehiaketako sari emate ekitaldian. Sari nagusia Lezoko Braga edo tanga esketxak eskuratu du eta bigarren saria, berriz, Zaldiekin amesten bideoaren egileek eraman dute. 300 eta 200 euroko sariez gain, herri bakoitzeko bide onenak 50 euroko sariak eskuratu ditu. Pasaiak bide onenaren saria Txerria bideoak lortu du, Lezokoa Bihurriak taldeak eta Oiartzungoa, berriz, Kuadrillategi bideoak.

Julen Mendozak, Errenteriako alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, adierazi duenez, bigarren urtez jarraian Motxian eby esketx lehiaketa antolatu dute Oarsoaldeak eta Buruntzaldeak gazteen artean euskararen erabilera susatzeko helburuarekin.

Bideoak ikusi nahi izanez gero, sart ondoren azaltzen den estekan: http://www.motxianeby.eus/

Gehigarriak

Oiartzungo gazteen lanek ere izan dute saria Motxian eby lehiaketan