HIlaren 24 eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da
Abenduaren 24an eta 31n hondakinak ateratzeko ordutegia luzatu egingo da, 20:00etatik 06:00etara. Osteguna izanik, bi egun horietan ontzi arinak ateratzeko tartea luzatuko da.
Era berean, egun horietan Talaiako garbiguneak ere ordutegi jarrai egingo du: 09:00etatik 16:00etara. Honez gain, gogora ekarri nahi dugu Gabonetan hondakin kopurua gehitzen dela normalean eta Talaian 24 orduz irekita dagoen larrialdi gunea erabili dezaketela beharra sentitzen duten herritarrek, hondakinak egoki sailkatuta botatzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika