Azken hiru urtetan saritutako lanak liburuxka bakarrean argitaratuko dira laster
Gaur banatu dira Prosa eta Poesia lehiaketako sariak. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak aurkeztu dute ekitaldia, Edurne Agirrezabala aktorearen laguntzarekin.
Ohi bezala, udaletxeko pleno aretoa leporaino bete da, herriko idazle gazteenak saria jasotzen ikusteko. Guztira, 20 sari banatu dira, LH 3. mailatik batxillergoko bigarren maila arteko ikaslen oiartzuarren artean.
Aurtengoa, epaimahaia lagun hauek osatu dute: Nerea Aizpuru Arrillaga (poeta); Pello Añorga Lopez (ipuin-kontalaria); Sohalge Arbelaitz Kortabarria (irakaslea); Izar Azpiroz Iragorri (matematikari eta irakaslea); Imanol Irigoien Aranbarri (poeta eta margolaria); Goiatz Labandibar Arbelaitz (kazetari eta idazlea); Aingeru Palomo Zabala (irakaslea); Intxixu AEK euskaltegia eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.
Eurek eta Haurtzaro Ikastolako zein Elizalde Herri Eskolako zuzendariek (Sorkunde Lekuona eta Andoitz Apaolaza) banatu dituzte sariak.
Aurten saritutako lan guztiekin eta aurreko bi urteetan saritutakoekin liburuxka argitaratuko du Udalak datozen hilabeteetan (azken bi urtetan bertsio digitalean soilik argitaratu dira lanak, krisi ekonomikoan egindako doiketengatik). Ikastetxeetan, LH 3. mailatik goitiko herriko ikasle guztiei banatuko zaie ale bana.
SARITUAK:
Prosa:
1. saila: Goiuri Albisu Belarra eta Lide Larrea Etxebeste.
2. saila: Axel Lasa Gelbentzu eta Naroa Etxebeste Eizagirre.
3. saila: Haitz Aranburu Mutiloa eta Beñat Garaiar Pikabea.
4. saila: Yue Yi Iriarte Lasa eta June Manjarres Castro.
5. saila: Aiora Mancheño Jauregi eta Koldo Mitxelena Oiarbide.
6. saila: Maddi Puy Sorondo eta Maddi Ibarguren Elosegi.
Poesia:
3. saila: Allende Urritegi Lopera eta Lur Lopez Fraile.
4. saila: Malen Elizasu Manterola eta Malen Frantsesena Arnaiz.
5. saila: Aiora Mancheño Jauregi eta June Galardi Zapirain.
6. saila: Alain Mendizabal Diaz eta Maddi Ibarguren Elosegi.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika