Urteko azkeneko udalbatzarra, datorren asteazkenean

12 puntuko gai-zerrenda landuko da

2015eko azkeneko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 23. 19:00etan hasiko da bilkura, ohi bezala irekia izango dena. 

12 puntuko gai zerrenda landuko dute zinegotziek:

1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.

2) Zubietako errauste plantari buruzko mozioa.

3) 2016 urteko Udal Aurrekontu Orokorra.

4) Madalensoro eta Arritxulo eraikinen lurzoruari dagokion azalera-eskubidea OKISAri uzteko eskaera.

5) Udal ondasunen Inbentarioaren urteko zuzenketa.

6) Lanbarren poligonoan LAN-3 eremuko Plan Partzialaren behin betiko onarpena.

7) Bizitegi eraikinetako etxebizitzak zatitzeko ekintzak arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldaketaren hasierako onarpena.

8) 2015eko 9. kreditu aldaketa.

9) Margosoro pintura akademian ikasketak egiten dituzten ikasle oiartzuarrei 2015-2016 ikasturtean laguntzak emateko arautegia.

10) Zerga-bilketa zerbitzuko buruak, zordunak kobragraitzak eta beraien kargu dauden zorrak kobraezinak aitortzeko aurkeztutako proposamena.

11) Beste organoen jardueraren jarraipena.

12) Eskari-galderak.