Urte bukaera eta hasierako eskaintza bereziak Elorsoro kiroldegian

Eremu termoludikorako eta matrikulaziorako eskaintzak dira

Elorsoro kiroldegian eskaintza bereziekin bukatuko da 2015a, eta gisa berean hasiko da urte berria.

Honela, abenduan eta urtarrilean (6a arte) Elorsoroko bazkideek eremu termoludikorako 90 minutuko sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute: 7,50 €tan. Sarrerak maiatzaren 31 arte erabili ditzakete, bazkideek zein bazkide ez direnek.

Era berean, urtarrilean bazkide egiten direnek hilabete horretako kuota momentuan ordaintzen badute, matrikula dohainik izango dute. Zerbitzu osagarriko bazkidetzako matrikuala ere doan izango da, baldintza beretan.

Azkenin, entrenamendu funtzionalaren eskaintza zabalduko duela jakinarazi du kiroldegiak. Gainerako ikastaroetan matrikulatzeko epea ere irekiko da urtarrilean.

Informazio gehiago, kiroldegian bertan.

Gehigarriak

Urte bukaera eta hasierako eskaintza bereziak Elorsoro kiroldegian