HELTAko begiraleekin tailerretan euskarak duen presentziaren inguruan hausnarketa

Hiru saio egingo dira gaur

HELTAko begiraleekin tailerretan euskarak duen presentzia lantzeko hiru tailer egingo dira gaur, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Axun Erzibengoa, Euskara Elkartera egitasmoko suspertzaileak dinamizatuta.

Saioetan, begirale euskaldunei tailerrak emateko orduan tresnak eskainiko zaizkie (ikasle euskaldun eta erdaldunak daudenean euskara galtzaile izan ez dadin) eta erdaldunak dieren kasuetan, Udalaren baliabideen berri eman ere bai: itzulpen zerbitzuak, euskara ikasteko beka sistema...

Helburua, HELTAko begirale guztiak eta tailerrak euskaldutnzea da, Udalaren Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) jasota dagoen bezala.

Gehigarriak

HELTAko begiraleekin tailerretan euskarak duen presentziaren inguruan hausnarketa