Izar Etxeberriak Soinu Zahar txapeldunaren garaikurra eskaini dio Udalari

Hirugarren urtez segidan irabazi du txapelketa 

Izar Etxeberria Arruabarrena dantzariak Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketa irabazi du hirugarren urtez segidan. Atzo, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak eta Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak Tomas Murua garaikurra eman zioten udaletxean egin zen ekitaldi xume batean.

Etxeberriak, bere aldetik, Oiartzungo herriari eskaini dio garaikurra, Josune Cousillas Kultura zinegotziaren bidez. 

Hiru aldiz jarraian irabazi du Etxeberriak Soinu Zahar Txapelketa. Lorpen hori dela eta, betirako geratuko da garaikurra Oiartzunen. Bestetan, urtea pasata itzuli egiten da, hurrengoi Soinu Zahar txapeldunaren herrira eramateko.

Oiartzungo Udalak zorionak eman dizkio Izar Etxeberriari lortutakoarengatik eta eskerrak eman ere bai herriari egindako eskaintzagatik.

Izar Aizpuru, Udane Eskudero eta Maddi Nazabal dantzari eta lagunek Agurradantzatu zioten atzoko ekitaldian Etxeberriari.

Gehigarriak

Izar Etxeberriak Soinu Zahar txapeldunaren garaikurra eskaini dio Udalari