Ile-apaindegietako Oiartzungo zozketaren irabazleak jaso du 100 €ko balea

Herriko ile-apaindegi guztiek parte hartu dute euskara sustatzeko kanpainan

OIartzungo ile-apaindegietako zozketako irabazleak, Olatz Legorburuk, gaur jaso du saria: 100 euroko balea Kirikoketa ile-apaindegian gastatzeko. Oiartzungo ile-apaindegi guztiek hartu dute parte zozketan, 15 ile-apaindegiek. Hilabeteko epean, ile-apaindegira bertaratu diren bezeroei boleto bana eman diete betetzeko, eta guztia ia 1500 boleto bildu dira. Euskaraz ederrago! kanpaina arrakastatsua izan da. Ttur-Tturrek eta Oiartzungo Udalak, ile-apaindegien inplikazioa txalotu nahi dugu, eta herritarrak zoriondu nahi ditugu euren parte-hartzeagatik.

Ile-apaindegi guztietako boletoak bildu eta urriaren 30ean egin genuen zozketa, zuzenean, Oiartzun Irratian. Mirari Martiarena Oiartzun Irratiko estariak atera zuen boleto irabazlea. Gaur, berriz, sari ematea izan da. Kirikoketa ile-apaindegian atera dugu argazkia eta bertan izan dira Olatz Legorburu (sariduna), Garikoitz Arrese-Igor, Maialen Atxaga eta Harkaitz Oliveira (Kirikoketa ile-apaindegiko arduadun eta langileak), Oskar Zapirain (Iturri Merkatari Elkarteko ordezkaria) eta Ioritz Aizpuru (Euskara zinegotzia). "Ile-apaindegietan ere euskarazko terminologia erabitlzea bultzatu nahi genuen, eta zozketan izandako parte-hartzearekin herritarrek gaiari buruz hitz egitea lortu dugula uste dugu", adierazi du Aizpuruk.

Oarsoaldeko euskara zerbitzuek antolatutako ekimena da, Euskara Oarsoaldeko komertziora planeko ekimen-sortaren barnean. Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak gauzatzen du plan hori, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzeko egitasmoaren bitartez, Udalarekin duen hitzarmenari esker. Ile-apaindegietako kanpainan eskualdeko lau herrietako 91 establezimendu ari dira parte hartzen: 50 Errenterian, 6 Lezon, 20 Pasaian eta Oiartzun, 15. 

Hauek dira Oiartzungo ile-apaindegiak: AM Etxebarria ile-apaindegi mistoa; Yosune Blanco ile-apainketa eta estismoa; Kizkur ile-apaindegia; Gazte Izanak ile-apaindegia; Koro ile-apaindegia; Kirikoketa ile-apaindegia; Herkuden ile-apaindegia; Maria Jesus ile-apaindegia; Mikel ile-apaindegia; Eguzki ile-apaindegia; Txintxosta ile-apaindegia; Nerea Jauregi ile-apaindegia; MirarI Txurio ile-apaindegia; Marelen ile-apaindegia eta Ainara ile-apaindegia.

Urte bukaerara arte iraungo du kanpainak

Ile-apaindegietan euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu Oarsoaldeko Merkataritza Mahaitik urtean zehar: euskarazko terminologia erabiltzeko eta hizkuntza paisaian eragiteko ekintzak dira. Ile-apaindegietako zerbitzuen zerrendak  erakusten dituzten markoak banatu ditugu, baita produktuen prezioak jartzeko txartelak ere. Bezeroei begirako zozketa egin dutu, eta urte bukaeran, bezeroei oparitzeko objektuak banatuko ditugu ile-apaindegietan, guztia Euskaraz ederrago! leloa duen kanpainaren baitan.