Merkataritza txikia sustatzeko diru-laguntza eskaera egin zaio Eusko Jaurlaritzari
Oiartzungo Udalak azaroaren 25erako (Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna) mugimendu feministak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuko du eta herritarrak ere hala egitera deitu ditu, "dauden biolentzia matxista mota guztiak, makroak eta mikroak, salatzeko", atzo ahobatez onartutako mozio baten bidez. Honela, Oiartzungo Udalak berretsi du gizarte feministaren aldeko hautua, "Euskal Herria feminista eta ekitatibo baten aldarria egiten dugu, bestela ezinezkoa izango baita egiazko demokrazia eraikitzea".
Orain arte EAJ "feminismo" hitza agertzen den mozioetan abstenitu izan bada ere, atzo EH Bilduk aurkeztutako idatziaren aldeko botoa eman zuten jeltzaleek. Hala ere, Rafael Bergaretxe zinegotziak aktan jasotzeko zehaztapena egin zuen: "Nahiz eta azaroaren 25a dena den, biolentzia mota asko daude: matxista, homofoboa, futbolzaleen artekoa... Uste dugu indarkeria guztien kontrako kultura bultzatzea izan behar duela ardatza".
Gai guztiak onartu zituzten EH Bilduko eta EAJko zinegotziek ahobatez atzo. Tartean, herrigunean eta auzoetan merkataritza txikia sustatzeko elkarlanari bide emateko Iturri Elkartearen eta Udalaren arteko akordioa. Honela, Eusko Jaurlaritzak merkataritza suspertzeko luzatu duen diru-laguntza eskaera egin ahal izan du Udalak.
Urrian 38,32 euroko protokolo gastuak egin dira, bidaiatan. Zerrendaz kanpo, Eneritz Arbelaitz alkateordeak datorren astelehenean (azaroak 2) Planeamenduko Aholku Kontseiluaren batzar berezia izango dela jakinarazi zuen, Donostiako PTPan egin dituzten aldaketak aztertzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika