Oiartzun eta atez ate biltzen den beste herrien errekurtsoa onartu du
Oiartzungo Udalak (Hernani, Astigarraga, Usurbil, Pasaia eta Lezoko Udalek egin bezala), San Markoseko Mankomunitateko 2014ko aurrekontuak errekurritu zituen Euskadiko Auzitegi Nagusian duela zenbait hilabete, justua ez zen ordaintzeko modu bat zuzentzeko asmoz.
EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia iritsi da eta argia da: San Markos osatzen dugun herriok jasotzen dugu zerbitzuaren araberako ordainketa egin behar dugu, eta ez orain arte moduan, populazioaren proportzioaren arabera. Gainera, gaikako bilketa maila altuenak dituzten herriek gutxiago birziklatzen dutenen hainbat zerbitzu ordaintzera behartu gaituzte, eta Astigarraga, Hernani, Lezo, Pasaia, Usurbil edo Oiartzunek Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria eta Urnietaren hondakinen bilketa zenbait zerbitzu ordaindu ditugu.
Gero eta hondakin gutxiago sortzeko ahalegina egin duten herriek esfortzu hori egiten ez dutenen maila berean ordaintzea ez da justua. Zentzu horretan, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia argia izan arren, PNV eta PSEk errekurtsoa jartzea erabaki dute.
Bere garaian egindako kalkuluen arabera eta sententziak dioena aplikatuz, Oiartzunek 60.000 euro gutxiago ordaindu beharko lituzke urtero San Markosen.
Sententzia eskuartean izanda, honen aplikazioa gaurtik martxan jartzeko eskatzen diogu San Markoseko Mankomunitateko lehendakaritzari, egungo hondakinen kudeaketa gastuak injustuak izateari behingoz utz diezaioten.
Bide honetan, salaketa jarri genuen udal ordezkariok, abokatuaren bitartez, sententzia kautelarki aplikatzeko eskaria luzatu dugula ere jakitera eman nahi dugu.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika