Skate plazaren egoera azalduko du Udalak

Prozesuan parte hartu duten skatezaleei lehen eskuko informazioa emateko bilera antolatu da

Gaetxen skate plaza egiteko egitasmoaren egoeraren berri emateko bilera antolatu du Udalak. Hasierako datetan aldaketak izan dira, eta horien inguruko azalpena emango die Udalak lehen eskutik prozesuan parte hartu duten skatezaleei.

Hitzordua hilaren 13an (asteartea) 18:00etan da. Bertan izango dira udaletxeko bi teknikari eta legegintzaldi honetako Kirol zinegotzia (Enekoitz Markos).

Besteak beste, dagoeneko egina dagoen proiektua (esleipen prozesuan dago) erakutsiko da skatezaleei eta proiektua hobetzeko egin diren akdaketak (hasieran esandakoa baino 12.000 euro gehiago inbertituko dira plazan) ere azalduko dira. Danetan izan diren aldaketak (lanak atzeratu dira) ere azalduko dira, eta egutegi berria ere azalduko da.