Kuadrillategi eta gazte asanblada egitasmoak garatuko dira bertan
Landetxeko udal lokala gazteria arloko proiektuak partekatzeko gune izatera bideratuko da aurrerantzean.
Honela, herrian dauden zenbait eskari erantzun ahal izango dira: batetik, gazte asanblada eta gaztetxea berriz martxan jartzeko proiektua garatzea; bestetik, Kuadrillategi egitasmoa egokitutako toki batean gauzatzea; azkenik, herriko zenbait elkartek bilerak egiteko espazioa izatea.
Kuadrillategi DBH 1. eta 2. mailan dauden gaztetxoekin aurrera eramaten den egitasmoa da, aisialdian euskaraz aritzeko ohitura sustatzeko. Azken urteetan, Iturriozko Dorretxean elkartu dira, baina tokiak irisgarritasun baldintza egokiak ez dituenez, leku berri baten beharra suertatu da. Datorren ostiraletik aurrera, ositral ilunabarretan Kuadrillategiko gaztetxoek erabiliko dute, beraz, Landetxeko udal lokala.
Bestetik, gazte talde bat gaztetxe proiektua lantzen ari da, proiektua prestatzen eta antolaketa erabakitzen. Udalarekin harremanetan jarri dira dagoeneko. Proiektua osatzen dutenean, Landetxeko lokala euren esku ere egongo da.
Bilera gelak, eragileen eskura
Udalaren helburua Landetxeko lokala gune bizia izatea da, eta eragile ezberdinek bertan tokia izatea. Horregatik, lokalak dituen bi bilera gelak herriko talde eta eragileek erabiltzeko pronto egongo dira.
Orain arte zenbait eragilek Udalera jo dute biltzeko toki batean beharra dutela esanez, eta Udalak uste du Landetxeko lokala irtenbide egokia izan daitekeela hauentzat.
Dagoeneko Kuadrillategiko hezitzaileak eta gazteak harremanetan daude. Asmoa lokala erabiltzen duten guztien artean espazioa kudeatzea litzateke eta, tarteka, Udala ere egongo den foro batean elkarrekin jarraipena eta balorazioa egitea.
Egokitzapen lanak
Udaleko arduradun politiko zein teknikoek Landetxeko lokala bisitatu dute. Baldintza egokietan irekitzeko inbertsioak egin ditu Udalak: komunak konpondu dira; aireztapena hobetu da; arotz lanak egin dira; margoketa lanak egin...
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika