Sagarzazuri eta haren inguruari elkartasuna adierazi dio Udalak
Irailaren 22an Baigorrin (Behe Nafarroa) Frantziako eta Espainiako poliziek Ramuntxo Sagarzazu herrikidearen eta beste hiru euskal herritarren (David Pla, Iratxe Sorzabal eta Pantxoa Flores) atxiloketen harira, EH Bilduk ezohiko udalbatzerrako deia egin zuen atzo.
EH Bilduko zinegotziek onartu zuten mozioan "duela lau urte Aieteko Konferentziak konponbiderako aukerak ireki" zituela gogora ekarri zuen, "Euskal Herriak amestutako bakerako bidean". Batetik, bakearen bidean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen Gobernu Taldeak eta bestetik, datorren urriaren 3an Donostian egingo den manifestaziorako deia ere luzati zaie oiartzuarrei. Era beraen, batez ere Sagarzazuri eta haren familiari zein lagunei elkartasuna adierazi zien Udalak.
EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika