Ludoteka, familia eremua eta ludoteka ibiltaria urrian martxan

Aurkezpen bilerak eta ate irekiak egingo dira datozen asteetan

Abaraxka ludotekak bere ateak zabalduko ditu berriz ere. 

LHko haurrentzako zerbitzuaz gain, astelehenetan Familia Eremua izeneko zerbitzua eskainiko da, non HHko haurrek guraso edo familiakideekin jolasteko aukera izango duten.

LUDOTEKA: LHko haurrentzako txokoa, astearteartik ostiralera 16:30-19:30.

AURKEZPEN BILERA: Irailaren 30ean, asteazkena, 17:00etan.

ATE IREKIAK: Urriaren 1etik 9ra. Lekua ezagutu eta matrikulatzeko.

Izen-ematea doakoa izango da eta horretarako fitxa bete eta karnet tamainako bi argazki behar dira.

FAMILIA EREMUA: HHko haur eta gurasoen txokoa, astelehenetan 16:30-19:30.

GURASO BILERA: Urriaren 19an, astelehena, 17:00etan ludotekan.

ATE IREKIAK: Urriak 5 eta 26.

LUDOTEKA IBILTARIA: Larunbatero 16:30etik aurrera auzoz auzo ibiliko gara.

Urriaren 3an, 16:30etik aurrera... HSAIERA FESTA Kontzejupe plazan (ludotekako plazan).

Oharra: Bileretara haurrekin etorri nahi duten gurasoek aukera izango dute.

Gure berri www.gazteoiartzun.net, www.oiartzuarrak.org eta GOTTI BETTIn izango duzue.