Ile-apaindegietan euskarak saria du

Oiartzungo 15 establezimendu ari dira ekimenean parte hartzen

Urriaren 24 arte Oarsoaldeko ile-apaindegietan euskarak sariak eskuratzeko aukera emango die herritarrei. 

Establezimenduetako arduradunek bezeroei boletoak emango dizkiete ile-apaindegietako tresnen eta objektuen izenak  bertan euskaraz jartzeko. Izen-abizenak, telefonoa eta ile-apaindegiaren izena jarrita, bertako buzoietan utzi beharko dituzte.

Azaro hasieran, herri bakoitzeko boleto irabazle bat aterako da zozketa bidez, eta boletoa utzi zuen ile-apaindegian 100 euroko zerbitzu balea izango du sari.

Zozketa hau eskualdeko udal euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute Euskara Oarsoaldeko komertzioraplaneko ekimen sortaren barnean. Lau herrietako 91 establezimenduk parte hartuko dute ekimen honetan; Errenteriako 50ek, Lezoko seik, Oiartzungo 15ek eta Pasaiako 20k. Ile-apaindegian jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek.