Talaiako garbigunea, astelehenetik igandera irekita

Etxean sortutako hondakin bereziak kudeatzeko gunea da

Uztailaz geroztik, Talaiako garbigunea astelehenetik igandera dago irekita. Oiartzungo Udalaren eskariz, San Markoseko Mankomunitateak ordutegia zabaltzea onartu zuen. Beraz, hau da orain zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 eta 15:30-18:30; larunbatetan, 09:30-13:00 eta 15:30-17:50 eta, igande goizetan, 10:00-13:50.

Garbigunea material berezia birizklatu eta berrerabiltzeko tokia da, etxeetan noizbehinka sortzen diren horiek: etxeko obra txikietako hondakinak; plastiko gogorra; plastiko filma; poliespana; elektrotresna handi eta txikiak; egurra; altzariak; altzairua; pneumatikoak; inausketa eta belarra; olioa (etxekoa eta ibilgailuena); pintura potoak, aerosolak; fluoreszenteak edota berrerabiltzeko moduan dauden materialak.

Talaiako garbiguneak norbanakoei ematen die zerbitzua, dohainik. Baldintza erraza bete behar da garbigune erabiltzeko: zerbitzuaren ordutegia errespetatzea eta hondakinak gaika sailkatuta eramatea. 

Hondakinak kanpoaldean ezin direla utzi ere gogorarazi nahi du Udalak. Halakoak egitea arau-haustea da eta isunekin zigortu daiteke.

Hondakinen kudeaketa egokien garrantzitsua da garbigunearen zerbitzua ezagutzea eta ondo erabiltzea.